HABE/ EGA ikastaroak

EGA titulua lortzeko ikastaroak

Guraso agurgarriak: Aurreko urteetan bezala, 2004-2005 ikasturtea begira, antolatu egingo ditugu EGA ateratzeko klaseak.

Helburuak: GEU17 guraso elkarteak eta irakaslegoak oso onuragarritzat hartzen ditu klase hauek gure ikasleentzat arrazoi desberdinengatik.

A.- Lehenengo eta behin ikasleen euskera maila hobetu egiten da eta hau da helburu nagusia, baina ez bakarra.

B.- Bigarrenez bi edo hiru urtetan EGA titulua edo 2. mailaren egiaztapenerako azterketa egin dezakete

C.- Titulu hauek gure ikasleen onerako izango dira bai lanean ari direnean bai Unibertsitatean daudenean (kreditu ematen dizkieta tituluarekin).

Norentzat: DBH 4. maila eta batxillergo 1. eta 2. mailekoentzat.

Kurtso honetan talde hauek egin dira:

DBH 4.: asteazkenetan talde bat eta bi ostiraleetan 15:00etatik 17:00etara

Batxillergoa 1. maila: talde bat ostiraleetan 14:00etatik 16:00etara

Batxillergoa 2. maila: talde bat ostiraleetan 14:00etatik 16:00etara
Talde hauen arduradunak dira: Irakaslegoaren aldetik Marian Enbeita, euskera sailekoa

Noiz: Azteazkenetan edo ostiraletan, 15:00 etatik 17:00 etara. Bietarik bat aukeratu behar da. Batxillergokoek ostiraletan 14:00etatik 16:00etara ere egin dezakete. Dena den eskaeren arabera zehaztuko dira orduak hobeto.

Zenbat: 150 euro gehienez urte osorako. Ikasle kopuruaren arabera prezioa desberdina izan daiteke. Beste urteetan bezala, GEU17 elkarteak laguntzak bideratzen ari da, 30 euroko ekarpena bekadun eta elkarteko partaide direnentzako

Comments (0)

Publicar un comentario